Itxi

Faktoria

Neguko Olinpiar Jokoak

Imanol Rojo: "Igoera eta jaitsiera askoko ibilbidea da, nire gustukoa"

Imanol Rojo Neguko Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldira bidean harrapatu dugu. Gaur hasiko dira Koreako Pyeongchang hirian 23. edizioa, kirolari tolosarra iraupen eskian lehiatuko da.

  • Imanol Rojo

    9:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur hasi, eta otsailaren 25 arte neguari lotutako kirolak ikusiko ditugu Koreako Pyeongchangen. Hamabost arlotan banatuta, patinajea ikusiko dugu, artistikoa eta abiadurakoa, eskia modalitate guztietan, izotz hockeya, snowboardinga, curlinga… 2018ko Neguko Olinpiar Joko hauetan bost euskal kirolari arituko dira, Lucas Egibar donostiarra snowboardercrossean, Juan Del Campo mungiarra eta Jon Santacana donostiarra, eski alpinoan; Felipe Montoya donostiarra, irristatze artistikoan; eta Imanol Rojo tolosarra, iraupen eskian.

Rojo inaugurazio ekitaldiara bidean harrapatu dugu, 'Faktoria'n. Azken 3 egunetan lehiatuko de ibilbidean aritzeko aukera izan du, eta bere gustokoa dela dio, "igoera eta jeitsiera askokoa, gogorra", oso pozik dagoela esan digu eta lehiatzeko gogoz. Azken 2 urteetako lanarekin oso pozik dagoela esan digu, ondo sentitzen dela, geroz eta hobeto.

Gainerako herrialdeen mailari buruz galdetuta, esan digu material teknikoan daudela alde handienak, alor fisikoan ezberdintasunak oso gutxi direla.

Tolosako izanik, inauteriei buruz ere galdetu diogu, baina barrez erantzun digu "aurten ere ez du inauteririk izango, beti denboraldi betean harrapatzen nau festak".