Itxi

Faktoria

Juan Mari Aburto

'Espero dut alderdi guztiak seriotasunez aritzea segurtasun ituna lortzeko'

Hainbat alderdi eta komunikabideri kritika eginez esan du "alkateari kritika egiteagatik ezin dela hiriaren izen ona zikindu'

  • 14:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilbori buruz zabaltzen ari den irudiaz kezkatuta, segurtasunari buruzko proposamena aste honetan bertan bideratzea espero du Juan Mari Aburto alkateak.  Alkateari kritika egiteko", komunikabide eta alderdi hainbatek "Bilbore irudi ona zikindu" dutela esan du Aburtok 'Faktoria'n, baina hemendik aurrera, espero duela ordezkari politiko guztiak "seriotasunez aritzea". Gaur bertan espero dituzte alderdietako proposamenak eta aste honetan bertan utzi nahiko luke akordioaren negoziazioa bideratuta. Hain zuzen ere, ostiral honetan bertan batzartuko da alkatea Otxarkoagako bizilagunekin eta Udaleko zinegotziekin landu dituzten proposamen zehatzen berri emango diete mahaian bertan.

TAOren grebari buruz, gaur akordioa lortzea nahi lukeela azaldu du. Baina gogoratu du, TAOko langileek kaleratutako euren lankideak berronartzea eskatzen dutela eta ez dutela azpimarra egiten euren lan baldintzetan. Alde horretatik, ez du "logikoa" ikusten, alkateak bitartekaritza lanak egitea, grebalariek eskatu duten bezala.