Itxi

Faktoria

Judith Argomaniz

'Zer gertatuko litzateke arauak aldatuko bagenitu?'

Bankoa banketxeak Lasala dantza taldekoen “Lauesku” pieza aukeratu du bere azken iragarkirako. Judith Argomaniz, Lasala taldeko zuzendariak esan digu iragarkiak bere lana lehen lerrora ekarri duela.

  • 'Lauesku' piezako irudi bat. Argazkia: Diego Hernandez

    10:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bankoa-Credit Agricole banketxearen azken iragarkian, pilotaleku zahar bat, hiru pilotari, bi mutil eta neska bat dira protagonista. Donostiako Lasala dantza taldeko dantzariak dira; Judith Argomaniz taldeko zuzendari eta koreografoa da, eta kanpaina honen inguruan hitz egin digu "Faktoria"n.

"Lauesku" pieza da iragarkian agertzen dena, Argomanizek azaldu digunez, 2014an sortutako pieza da, asko mugitutako pieza, eta dantza munduan oso ezaguna den lana. Orain, iragarki honek ikusgaitasuna eman diela aitortu digu, lehen lerrora ekarri dituela, "dantza gerturatzeko baliogarria" dela dio.

Lan honekin galdera argi bat planteatu nahi zutela azaldu digu: "Zergatik bete behar ditugu arauak naturaltasunez? Zer gertatuko litzateke arauak aldatuko bagenitu?", horixe izango litzateke "Lauesku" lanaren oinarria.

"Lasala dantza taldea, 2013an sortu genuen eta gaur egun 12 kide dira, eta hizkuntza fisikoa eta estetika garaiketa uztartzen ditu". Besteak beste, martxoan, Egian arituko direla azaldu digu.