Itxi

Faktoria

Artisau garagardoa

'Ardoarenak egin du! Artisau garagardoak hartu dio lekua'

Jon Etxeandia, Etxeandia Garardauak enpresakoa eta Andoni Galdos eta Aitor Azurki, Gross garagardo etxeko arduradunak, izan ditugu.

  • 18:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Artisau garagardoarena, Euskal Herrian garatzen ari den sektorea da. Duela bi harmakada sortu ziren lehen fabrikak baina, duela bost urte iritsi zen gurera, nazioarteko hainbat herritan (bereziki Estatu Batuetan) lehertu zen booma. Gaur egun, Euskal Herriko 32 garagardo marka daude, 8 Beer Pub edo garagardo taberna ireki dituzte eta beste hainbat negozio sortu dira, edari honen inguruan. Euskal artisau garagardo enprsek, miloi bat litro ekoizten dute  urtean eta hiru milioi litroko ekoizpenera iristeko aukera dagoela uste dute Euskal Herriko garagardo elkartean.

Faktorian izan ditugu Jon Etxeandia, Urdulizeko Etxeandia Gararaduak etxeko nagusia eta Euskal Herriko garagardo elkarteko diruzaina eta Gross garagardo etxeko Andoni Galdos eta Aitor Azurki  arduradunak.