Itxi

Faktoria

Fermin Aramendia

'Ez dakit zergatik, baina txikitatik sentitu dut musika egin nahi nuela'

Fermin Aramendia iruindarra da eta 24 urte ditu. 8 urterekin hasi zen biolina jotzen, gaur egun Groningen bizi da, eta Herbehereetako Gazte Orkestra Nazionaleko lehen biolin-jotzailea da.

  • 19:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Femin Aramendia iruindarra 8 urterekin hasi zen biolina jotzen. Familian inork ez zuela musikarekin loturarik, baina ziurtatu digu "txikitatik, ez dakit zergatik, larunbatero musika klasikoa telebistan ikusi nahi nuen", musika betidanik izan duela barruan esan digu 'Faktoria'n, musikarekin izugarrizko lotura sentitzen zuela.

Gaur egun, Herbeheretan, Groningenen, bizi da eta Herbehereetako Gazte Orkestra Nazionaleko lehen biolin-jotzailea da, biolina instrumentu zaila dela galdetuta, esan digu "kalitate ona ateratzea" dela zaila, instrumentu oso delikatua dela.

Orain Herbehereetan dago, baina Alemanian eta Austrian ere arituko da biran.