Itxi

Faktoria

Pentsiodunen protestak

'Jubilatuta, hankak ezin altxa eta manifestazioetarako joateko beharra dugu'

Pentsio duinak aldarrikatzeko jubilatuen manifestazioak deituta dagoen egunean, 5 jubilatuen testigantzak jaso ditugu.

  • Bilbo pentsiodunak

    21:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egoerarekin haserre daudela ez dute ukatzen pentsiodun eta jubilatuek. Lotsagarria iruditzen zaie Espainiako gobernuak iragarri duen pentsioen ehuneko 0'25eko igoera eta kalera atera eta protesta egitea erabaki dute.

Lea Artibai eskualdera hurbildu da Euskadi Irratiko 'Faktoria': Maribi Elordi, Juan Miguel Txakartegi, Maria Jesus Egia, Mariarro Berra eta Jon Larrinaga jubilatuen ahotik euren kexa jasotzeko. Kalean euren iritzia erakusteko garaia iritsi dela aldarrikatzen dute, euren eros-ahalmena murriztu delako baina, hori baino gehiago, etorkizuneko pentsioak jokoan ikusten dituztelako. Maribi alargunak dioen moduan: "jubilatuta gaude, hankak ezin altxa eta manifestazioetarako joateko beharra ikusten dugu. Baina, aterako gara, norbaitek egin behar duelako".