Itxi

Faktoria

Ikasbidaia

Nola lortzen dute gaur egun ikasbidaietarako dirua?

Villabonako Zubimusu ikastolan ikas bidaia finantzatzeko bide berriak bilatzen ari dira Mondragon Unibertsitateko "Change for travel" ekimenarekin elkarlanean.

  • 9:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nola lortu zenuten ikasbidaia ordaintzeko dirua? Urte luzez formula berak erabili ditugu, eta horri amaiera emateko, Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek "Change for travel" ekimena abian jarri du. Une honetan, Villabonako Zubimusu ikastolan ari dira lanean, bertan DBH 3. kurtsoko ikasleekin lan egiten dutu, dinamika ezberdinak garatzen dituzte ikasleek ikas bidaia finantzatzeko modu berriak bilatu ditzaten.

Nora Zabal, Jon Karega, eta Amaia Villaverdek euren dinamikaren funtzionamendua azaldu digute 'Faktoria'n, besteak beste esan digute, herrian bertan gazteek indarra edukitzea nahi dutela, gazteek euren tokia bilatzea. Horretarako herriarekin elkarlanean egin daitezkeen ekimenak bilatzen dituzte, esaterako Zubimusuko ikasleen kasuan mus txapelketa bat nola antolatu ikasten ari dira, bertan lortutakoa bideratuko litzateke ikas bidaira.

Proiektu honen froga aurreko urtean egin zuten Zumaian, bertako gazteek, arropa marka bat sortu, eta herriko bizikletak konpontzeko zerbitzuak abian jarri zituzten.