Itxi

Faktoria

Pello Rubio

Anfitrioia

Txillarre baserriko jabeak azpimarratu du Otegik eta Jexuxek gauzak egiteko beste modu bat bazela erakutsi zutela. "Denak gara elkarbizitzarako inportanteak".

  • 5:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pello Rubio Txillarreko jabeak egin ditu gaur 'Faktoria' saio bereziko anfitrioi lanak. Bere etxeko ateak zabaldu dizkio Euskadi Irratiari, Jesus Eguiguren eta Arnaldo Otegi, berriz ere, mahai historikoaren bueltan eseri daitezen, mikrofonoak aurrean dituztela oraingo honetan. Duela hemeretzi urteko elkarrizketa haiek nola hasi ziren gogoratu du eta "bi pertsona horien arteko konexioa" gakoa izan zela. "Hori eta pazientzia. Pazientzia oso inportantea izan zen", azpimarratu du.

Pello Rubiok Eguiguren, Otegi, Pernando Barrena eta Paco Egeak hasiera hartan sinatutako dokumentu originala atera du mahai gainera. "Dokumentu honek dio", deskribatu du, "pertsona bezala etorri zirela, ez zirela etorri alderdikide bezala. Arazo bat konpontzeko borondatea izan zuten eta gertatzen zena gertatzen zela ere, mahaia ez hausteko konpromisoa sinatu zuten". Rubiok Txillarraren sortzen zen giroa azpimarratu du eta egindako lanaz "gustura" dagoela. Ez zaio gustatzen etxe inguruan "turisten bisita" jasotzea, baina albo-kalte horren gainetik, bere etxetik ateratako ikasbidea azpimarratu du. "Andoainen gertatu zena, adibideetarako. Gauzak egiteko bi modu dira. Diferentziak izanda ere denak gara elkarbizitzarako inportanteak. Hori erakutsi zen hemen", bukatu du.