Itxi

Faktoria

Transexualen eskubideak

'Atzetik datozenengatik egingo dugu borroka. Beste Ekairik ez dadin izan'

Ekai Lersundik bere buruaz beste egin zuen aurreko astean. Elaxar Lersundirekin, Ekairen aitarekin hitz egin dugu,argi esan digu Ekairen borrokarekin jarraitzeko indarrez daudela.

  • Elaxar Lersundi, Ekairen aita

    7:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astea joan da. Aste latza izan da Ondarroan, Ekai Lersundiren etxean. 16 urterekin bere buruaz beste egin zuen joan zen astean. Gaur "Faktoria"n, Elaxar Lersundirekin, Ekairen aitarekin hitz egin dugu. Borrokarekin jarraitzeko indarra dutela esan digu, Ekaik tratamendua Euskal Herrian egin nahi zuela kontatu digu, eta hori lortzeko lanean jarraituko dutela ziurtatu digu.

Euskal Herrian transexualitatea despatologizatu behar dela aldarrikatu du Elaxarrek, gaur egun Katalunian ormonak jasotzeko prozedura 15-20 urtetan egiten dela, eta gurean berriz epeak oso luzeak direla, urtebete ere luzatu daitezkeela, eta hori "ulertezina" dela esan digu.

"Neri indarra Ekaik ematen zidan" esan digu, eta indar horrekin aurrera egingo dutela dio transexualitatea despatologizatu dadin, "ez dira gaixoak, ez dute buruko gaixotasunik, eta epeak murriztu behar dira". Helburu hauek lortu arten ez duela etsiko dio, "atzetik datozenentzako lortu behar da, ez dadin beste Ekairik izan".