Itxi

Faktoria

Astelehenean

'Errementari' filmaren aurrestreinaldia, 'Faktoria' magazinean

ERREDAKZIOA | G.U.

Bilbon egingo dugu filmaren premierra, zuzendari eta aktoreekin. Gainera, Rural Zombies taldearen musika eta Imanol Ituiño magoa izango ditugu zuzenean. Streaming bidez emango dugu eitb.eus-en.

Astelehenean, ostailak 26, Errementari filmaren aurrestreinaldia egingo dugu 'Faktoria' magazinean. 10:30ean izango da zinema emanaldia, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Premierrari lotuta, egoitzaren sarreratik ariko dira Manu Etxezortu eta bere lantaldea, 10:00etatik 13:00etara. Bertan izango dira Paul Urkijo zuzendaria, eta Kandido Uranga, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Joxean Bengoetxea, Uma Bracalia eta Aitor Urzelai aktore nagusiak. Gainera, Rural Zombies talde zestoarrak hainbat abesti joko ditu zuzenean, eta Imanol Ituiño magoaren trikimailuak ere izango ditugu.

11:30etik 13:00etara, saioa streaming bidez izango da ikusgai eitb.eus-en, Euskadi Irratiaren eta 'Faktoria' irratsaioaren atarietan.

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen film luzeak Film Luze Onenaren Saria eta Ikusleen Saria eskuratu zituen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia