Itxi

Faktoria

Irakurzaletasuna

'Liburuak eskaini, eskaini eta eskaini'

Irakurzaletasuna aldatzen ari dela dio Mariasun Landak baina baikor dela bera. Leitzako Erleta eskolan eta Bilboko Intxisu ikastolan bereziki lantzen dute liburuekiko maitatzen ikasteko kultura.

  • 30:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Baikor da Mariasun Landa, eta ez du uste gaur pozik jaiki delako denik. "Ez naiz katastrofista", esan du irakurzaletasunaz eta irakur-gaitasunaz egiten diren irakurketa ezkorren gainetik.  Ez du uste gaur egungo gaztetxoek lehengoek baino gutxiago irakurtzen dutenik; "gizartearen isla besterik ez dira", iritzi dio. "Aro aldaketa" baten aurrean gaudela ikusten du, baina liburuekiko zaletasunak jarraituko egingo duela guraso eta irakasleek egiten duten ahaleginari esker.

Ahalegin horretan ari diren bi eskoletako adibideak jaso ditugu, hain zuzen ere 'Faktoria'n: Leitzako Erleta ikastetxekoa eta Bilboko Intxisu ikastola publikokoa. Eleni Zabaleta zuzendariak Leitzako eskolatik kontatu digu nola erakusten dieten, lehen hezkuntzatik, liburuen "lagun" izaten. Ander Arana, berriz, Olentzero bezalakoa da Intxisuko haurrentzat, liburuen opari emaile.

Hiru profesionalak etorri dira bat liburuak "eskaini, eskaini eta eskaini" egin behar direla, haur batek gustoko ez badu ez dela ezer gertatzen, eta ahaleginez eta pazientziaz landuz gero haurrek ikasten dutela liburuak maitatzen.