Itxi

Faktoria

Bitxikeria

'Ez genion sinesten aitari zuritoa berak asmatu zuela esaten zigunean'

Karlos Perez Garrido hil berri da, zuritoaren asmatzailea. Donostiar horri omenalditxoa egin nahi izan diogu gaurkoan.

  • 4:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Otsailaren 22an hil zen Karlos Perez Garrido, zuritoaren asmatzailea. Donostiako Alde Zaharrean dauka jatorria gaur egun hain ohikoa dugun garagardo txikiak, eta asmatzailea zendu berri den honetan, merezitako omenalditxoa egin nahi izan diogu 'Faktoria'n, Amaia Perez alabarekin hitz eginda.

'Aitak zuritoa berak asmatu zuela esaten zigunean, ez genion sinesten', esan digu Amaia Perezek. Garai hartan, txikiteoan ibiltzen zen Karlos Perezen koadrila, baina garai hartako ardoa txarra zela esaten zuen, eta nazkatuta zegoela. Horregatik, garagardoa edateari ekin zion. Hala ere, bere lagunek txikitoekin jarraitzen zuten, eta berari handiegia egiten zitzaion ateratzen zioten garagardoaren tamaina. Horregatik, erdia eskatzen hasi zen; 'mini' esaten zioten hasieran. Pixkanaka, lagun gehiago gehitu zitzaizkion, eta eurak ere garagardoa eskatzen hasi ziren. Euren koadrilako peña-k 'Zurito' zeukan izena, Gabriel De La Haba, Kordobako Zurito, toreatzailearen omenez. Horregatik, tabernari batek, euren koadrilan hain ohiko bihurtu zen garagardo tamaina hori 'zurito' gisa izendatzea erabaki zuen. Eta horrela, taberna bateti bestera zabaldu, eta orokortu egin zen zurito hitza.

Amaia Perez alabarekin istorio bitxi eta polit hau oroituz, omenaldia egin diogu Karlos Perez Garridori.