Itxi

Faktoria

Sukaldari Dema

Porrua protagonista duen errezeta prestatzeko erronka bete dute

Entzuleek erronka bota diete Pili Manterola eta Igor Zalakaini. Porrua protagonista duen errezeta prestatu behar izan dute bi sukaldariek "Faktoria"ko "Sukaldari Dema"n.

  • Porruak

    18:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Igor Zalakainek, porru entsalada prestatu du:

Osagarriak:

- Porruak

- Azukre beltza

- Olioa

- Bakailaoa

- Eskarola

Prestaketa:

Porruaren zati zuria hartu, behatz baten tamainako zatietan ebaki, eta tenperatura suabean jarri sutan. Azukre beltza gehitu, porruak olioz estalita utzi konfitatu daitezen 30-40 minututan.

Bakailaoarekin entsalada bat egin. Eskarolaren bihotzak erabili, beste porru batzuk erabili, zati zuriak eta berdeak luzerara moztu, oso fin, juliana moduan, eta eskarolarekin nahastu. Bakailaoa labean olio pixka batekin egosi, eta gero xaflatan desegin. Konfitatutako porruak jarri entsaladaren beheko partean, gainean bakailoa jarri, eta azkenik entsalada.

Pili Manterolak, porruak bakailao kremarekin prestatu du:

Osagarriak:

- Porruak

- Patatak

- Bakailaoa

- Gazta

Prestaketa:

Porruaren parte zuria kaneloien tamainan egosi, patata zati batzuk ere gehitu uretan. Dena egosita dagoenean, patatak alde batera utzi, eta porruak ilaran jarri labeko bandejan.

Bakailua konfitatu su motelean (olioa baratxuriarekin eta piperminarekin), behin eginda, bakailaoa atera eta irabiagailu elektrikoan txikitu, eta olioarekin krema bat lortu. Lehen egositako patatak, txikitu eta krema honetara gehitu.

Porruak labean sartu, eta gainean bakailuarekin ateratako krema gehitu, gainean gazta birrinduta jarri, eta dena gratinatzera sartu.