Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Maurice Ravel jaio zela 143 urte

Gaur efemeridearen tartean, 'Bolero' ezagunenaren sortzailea: Maurice Ravel ziburutarra.

  • Maurice  Ravel. Argazkia: Durand & Cie Editeurs

    Maurice Ravel. Argazkia: Durand & Cie Editeurs

    3:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martxoaren 7an, duela 143 urte, Ziburun jaioa, aitaren lanbidea zela eta jaioberritan Parisera eraman zuten Maurice Ravel txikia; amarekin eta haren bigarren ama izan zen izeba Gaxuxarekin joan zen Frantziako hiriburua. Hain zuzen bi emakume horiek izan ziren Raveli euskaltasuna itsatsiko ziotenak, lekukotasun ugari baitaude Ravel euskaraz ongi zekiela erakusten dutenak. Maite Idirin kantari eta adituak esan digu euskal kantu horien sustraia zenbait obratan nabaria dela, La chanchos edo le trio kantuetan esaterako. Raveli aitak erantsi zion musika klasikoaren kultura eta Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Berehala geratu zen agerian bere maila: 1890eko hamarkadan pianorako idazten hasi zen eta ondoren orkestrarako lanei ekin zien. Bere fintasuna nabarmendu digu Idirinek

Pavane pour une infante defunte, hildako infantari eskainitako kantua da Idirinen gustukoenetako bat, baina Ravel aipatuta ezinbestean. Klasikoaren kanturik ezagunenetakoa bihurtu da ziburuarraren 'Bolero'a, eta ez orain bakarrik, Ravel bera bizi zela jaso zuen publikoaren eta akademiaren esker ona, Oxofordeko unibertsitateko ohorezko doktore titulua tartean. 1937an, 62 urterekin, hil zen dozenaka lan marduletik gora utzi ondoren parisen hazi zen euskaldun unibertsala. Berak esana da “Euskalduna den gauza orotan badela musika pittin bat”.