Itxi

Faktoria

Eneko Andueza, PSE

''Arrasatek 'betirako geldituko den zerbait' zor dio Isaias Carrascori''

Isaias Carrasco, PSEko militante eta zinegotzi ohia, ETAk hil zuela 10 urte betetzen diren egunean, Eneko Andueza PSEko Gipuzkoako idazkari nagusiarekin hitz egin dugu.

  • 7:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adierazpenetatik harago, "betirako geldituko den plaka " edo bestelako aintzatespena eskatu du 'Faktoria'n Eneko Anduezak. PSEk Gipuzkoan duten idazkari nagusiaren hitzetan, Isaias Carrascoren senideek eta zinegotzi sozialista hil zuten egunean Arrasaten ziren lagunentzat eskertuko luketen urratsa izango litzake. "Oso garrantzitsua" nabarmendu duenez Anduezak.

Atzera begira baino, aurrera begiratu nahi du buruzagi sozialistak. Pasa den astean Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea Arrasaten Isaias Carrascori egin zitzaion omenaldian egoteak "balio oso handia" duela aitortu ondoren, autokritika eskatu du berriro. "GALek egindakoa salatu eta kondenatu dudan moduan", esan du Anduezak, "beste alderdiei ere eskatzen diet beste biolentzien iragana" salatu dezatela.