Itxi

Faktoria

Loraldia: Imanol Jazz

Ainara Ortega: 'Imanol aurkikuntza handi bat izan da'

Imanol Lartzabalen kanta ezagunenak jazz estilora moldatuta interpretatuko ditu abeslariak, Petti, Iñaki Salvador eta Karlos Gimenezekin batera

  • 22:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hamalau urte beteko dira ekainean Imanol Larzabal hil zela, baina bere musika eta kantaerak inspiratzen jarraitzen du, eta hala egingo du larunbat honetan ere…

Loraldia jaialdiaren baitan, Bilboko Azkuna Zentroan, Imanol kantariaren errepertorioko kanturik esanguratsuenak interpretatuko dituzte, oraingo honetan jazz estiloan.

Imanolen 12 kantu esaguratsu aukeratu dituzte. Pianoan Iñaki Salvador eta Karlos Gimenez, eta kantuan Ainara Ortega eta Petti, eta haiek egindako moldaketez jantzita Imanolen kantuak. Iñaki Salvador eta Karlos Gimenez Imanolen bandakoak izan ziren urte luzez. Salvador Euskal Herriko jazz arloko musikaririk emankorrenetakoa, musikari askorekin aritu da, baita Mikel Laboa berarekin ere... Eta ezagunak dira Gimenezek Xabier Lete eta Imanolentzat sortutako konposaketa lanak ere… Urte luzez jo zuten Imanolekin esan bezala, eta piano banarekin azalduko dira oholtza gainean, Petti eta Ainara Ortegarekin batera.

Entsegu eta entsegu artean, Ainara Ortega 'Faktoria'ra etorri da, emanaldiaren berri eman diezagun. Berarentzat Imanol "aurkikuntza handi bat" izan zela aitortu digu. Batez ere, Iñaki Salvadorren bitartez ezagutu zuen. Izan ere, Salvadorren eta Ainara Ortegaren arteko harremana aspalditik dator eta hainbat kolaborazio egin dute elkarrekin. Ainara beraren ibilbidea ere, gaztea izan arren, luzea da. Oso txikitatik hasi zen bere pasio handia, musika, lantzen. Entzun hemen kontatu dizkigunak!