Itxi

Faktoria

Itxaso Atutxa

'Zalantza gabeko da EAJren atzoko babesa'

Atzoko mugimenduan parte hartu zuen emakume guztiei "eskerrak eman beharra dagoela" esan du buruzagi jeltzaleak eta mugimenduaren aniztasuna eta batasuna nabarmendu du

  • 2:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak atzoko mugimenduaren "batasuna" eta "aniztasuna" azpimarratu ditu eta, biharamona, emakume guzti horiei "eskerrak emateko" eguna dela gaineratu. EAJko legebiltzarkideek greba egin ez izanaz damurik ba ote duten galdetuta, erantzun du, goi karguek ez dutela greba langileen pare egiteko modurik, soldata eman egingo dutela, eta emakume jeltzale askok hartu zuela parte atzoko mobilizazio eta manifestaziotan. "Alde horretatik", esan du, "zalantza gabekoa izan da EAJren babesa".