Itxi

Faktoria

Angel Toña

'Ez da erraza heterodoxoa izatea'

"Segi eta segi": bizikleta gainean duen lelo berari jarraitzen dio Angel Toña sailburu ohiak bizitzan.

  • Angel Toña

    Angel Toña

    19:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

66 urte bete berri ditu eta ez du osotara jubilatzeko asmorik Angel Toñak. Dozenatik gora alditan aldatu du lana, kirol argitapenetan hasi zen -Ciclismo a fondo-ren sortzaile da- eta enpresa-aholkulari eta irakasle lanetan dabil orain, Deustun. Bitartean, sailburu ere izan da. Lan eta Gizarte Politiketako arduradun izan zen Jaurlaritzan, ardura horretan izan den sailburu atipiko eta heterodoxoena, segur aski. Jaurlaritzako esperientzia "gogorra baina oso ona" izan dela kontatu digu gaur 'Faktoria'k gertutik egin dion elkarrizketan. Azal gogorrik gabe aritu zen jardun horretan eta, aitortu digu, bere nortasunari naturaltasunez eusten saiatu zela: "Baina heterodoxoa izatea ez da erraza".

Aitzol Etxaburu besoetakoa kartzelan bisitatzen jarraitzen du -"Clervaux-en 1.200 kilometrora"-  eta ez du esperantzarik gerturatuko dutenik. Gazte zelarik gurasoak galdu zituen gazte hura eta haren senideak bezala, etxean eta etxetik kanpo laguntzen dituzte etxean babes beharrean dauden lagun gehiago. Kristau jardueratik egiten duen lana da.

Hiru seme-alabaren aita da, eta seigarren biloba du bidean. Bederatzi nahiko lituzkeela esan izan die beti etxekoei, haurrak edukitzea "ederra eta ona delako, baita Euskal Herriarentzat ere". Hemen dugu arazo demografikoak izugarri kezkatzen du -"sistemaren orekari eusteko pentsiodunak pobreziara daramatzagulako"- eta instituzioetatik hartzen ari diren neurriak bezala, uste du, lagungarri izango dela aurtengo martxoaren 8ko greba ere. "Atzotik aurrera, gauzak puntu desberdin batetik ikusiko ditugu. Atzotik aurrera, gizonek ardura pixka bat gehiago hartu  dugu bizkar gainean. Gure etxeetan ere pasatzen dela ikusi dugu", esan du.

 

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz