Itxi

Faktoria

Pedro Azpiazu sailburua

'Soldatak % 1 igotzeko aukera dago, lehiakortasunari kalte egin gabe'

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia sailburuak euskal ekonomiari buruz hitz egin digu, besteak beste.

  • 16:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Estatu Batuetatik iritsi den albiste ekonomikoaren berrespenak, kezkatu du Pedro Azpiazu sailburua. Donald Trump presidente estatubatuarrak altzairu eta aluminioari zerga berriak jarriko dizkiola berriz esan ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ogasun arduradunak aitortu du ez dela lasaitzeko moduko erabakia. Europako agintarien esku hartzea eskatu du Azpiazuk, "lehenbailehen zer egin pentsatzen jarri behar du Europak" baina, ez du bidea erabat galduta ikusten "guztion artean lortuko dugu hori ez izatea, Trumpek nahi duen moduan" esan du ogasun sailburuak. "Gerra komertzial batek ez du etorkizunik", nabarmendu du Azpiazuk 'Faktoria'n.

Euskal ekonomiari buruz galdetuta, Eusko Jaurlaritzako ekonomia arduradunak, produktibitatearen garapena ikusita, Pedro Azpiazu sailburuak uste du "soldatak igotzeko aukera badagoela, konpetentziari kalterik egin gabe". Makroekonomiak utzi dituen datuak eskutan, soldata igoera hori ehuneko batekoa izan litekeela dio sailburuak.