Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Jesus Mari Leizaola lehendakaria hil zela 29 urte

Jose Antonio Agirre 1960an hil ostean erbesteko Jaurlaritzako lehendakari izan zen, Carlos Garaikoetxeari lekukoa eman arte. 1989ko martxoaren 16an hil zen.

  • 3:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur efemeridearen tartean, erbsteko Jaurlaritzaren zutarri izan zen gizona, Jesus Mari Leizaola.

Jesus Mari Leizola 'lehendakari zaharra' izango da oraindik entzule askorentzat. 1960an bapatean hil zen Jose Antonio Agirreri erreleboa hartu zion gizon serio eta zuhurra. Agirre eta Leizaola, bi pertsonalitate oso ezberdin, elkar miresten zutenak. Joseba Leizaola ilobak honela gogoratu zigun duela bi urte euren arteko harremana

Zuzenbidea ikasia, Ogasuneko arduradun plaza eskuratu zuen Bilboko Udalean baina Eusko Alderdi Jeltzalean karguak izaten hasi eta gerra garaiko lehen Eusko Jaurlaritzan Justizia eta Kultura sailburu izendatu zuen Agirre lehendakariak. 42 urtez exilioko Jaurlaritzan iraun zuen bakarra izan zen Jesus Mari Leizaola, Gonzalo Nardiz sailburuarekin batera.

Familiarekin Parisen bizi izan zen…. Politikari izateaz gain gizon kultua, literaturaz eta historiaz idatzi eta ikertu zuen. Frankismoaren azken urteetan Ipar euskal Herrian tarte luzeak egin zituen, Hego Euskal Herriko kideekin hitz egiteko. Aitona Baionan bisitatzen zuten 70eko hamarkadaz hitz egin digu Santxo Leizaola bilobak.

Garai hartan Burgosko prozesuan aita santuarengana jo zuen babes eske. Sentimendu katoliko sakonekoa, 1979ra arte iraun zuen exilioan, Jaurlaritza berria osatu arte ez zen ofizialki Hego Euskal Herrira itzuli, 79ko abenduaren 15ean hegazkinez heldu zen Bilbora, eta ondoren milaka lagunek hartu zuten San Mames zelaian.

Bi egun geroago, kargu eskualdatze sinbolikoa egin zuen Gernikako Juntetxean. Belaunaldi berriko buruari, Karlos Garaikoetxeari eman zizkion Parisen Jaurlaritzak zituen giltzak, lehendakaritza aldaketa sinbolizatuz. 42 urtean erbestean jaurlaritzari eutsi zioten guztien ordezkari gisa hitz egin zuen Gernikan garaiko herri irratiak honela jaso zuen

82 urte zituen itzuli zenean baina 1980an oraindik legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztu zen eta adineko mahaiko presidente izan zen, honela berea da Eusko Legebiltzarrean egin den lehen hitzaldia. Urte hartako abuztuan bertan ordea politikako lehen lerroa utzi zuen baina ez zen geldirik egon

Jaurlaritzari eutsi zion gizon zuhur eta serioa, duela 29 urte hil zen Jesus Mari Leizaola.