Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Espaziora iritsi zen lehen gizakia, Yuri Gagarin, hil zela 50 urte

Espazio bidaia egin eta 7 urtera, duela mende erdi, 1968ko martxoaren 27an hil zen Gagarin hegazkin istripuz.

  • 4:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur efemeridearen tartean espaziora iritsi zen lehen gizakia, Yuri Gagarin, gogoratuko dugu. Espazio bidaia egin eta 7 urtera, duela mende erdi, 1968ko martxoaren 27an hil zen hegazkin istripuz.

1961eko apirilaren 12an, Sobietar Batasuna Estatu Batuei kolpea ematera zihoan espazioko borrokan. Virginia Imaz Aranzadiko astronomia saileko kideak kontatu digunez, 'GOAZEN!' izan zen Vostok ontziaren barnean zihoan astronatuak espaziroa abiatzear zela esan zuen hitza. Yuri Garagarin zen; 27 urteko gaztea gizakiak ezagutu gabeko eremura zihoan.

Arriskuaren neurria ulertzeko, agur gutuna idatzia zuen Gagarinek. Familia xumean jaio baina eskola militarrean pilotu titulua lortzea eskuratu zuen gizon txiki hura 3 mila boluntarioren artean aukeratu zuten, eta gizon txikia izatea ez zen txantxa. Vostok izeneko espaziontziko kabina oso txikia zen, metro bat eta 57 zentimetro neurtzen zuen gizon harentzat aproposa.

Espazioko lehen bidaia hura motza izan zen baina lehena izateak zuen garrantzia. Eta hark garai berria zabaldu zuen espazioan, Estatu Batuek irabazi zuten gerra hura ere. Gagarinentzat ordea, lurrera itzulera kasik espazioko bidaia baino zailagoa izan zen.

Sobietar Batasuneko pertsona ospetsuena bihurtu zen kolpean, domina eta sari trumilak jaso zituen, bere jaioterriari ere izena aldatu zioten Gagarin herria bihurtuz. Astronauta gazteak ordea, arazoak izan zituen ospe hori barneratzeko.  Edanari eman zion Gagarinek, emaztearekin arazoak izan zituen eta, azkenean, ezbeharrez oso gazte hil zen. Duela 50 urte 1968ko martxoaren 27an 34 urterekin hegazkin militar batean zihoala izandako istripuan hil zen. Estatu ohoreekin lurperatu zuten.

Azken urteetan apirilaren 12an Gagarin espazioratu zen egunarekin bat Yuris night ospatzen da mundu osoan, gurean apirilaren 13an ospatuko du Aranzadik Apolo espedizioei buruzko hitzaldi batekin.

Duela mende erdi hil zen gazte ausart haren, Yuri Gagarinen, lehen urratsak beste asko ekarri zituelako.