Itxi

Faktoria

Pro Zarautz 2018

'Surfak eta yogak bizitzarekin bat egiten erakusten dizute'

Pro Zarautz txapelketa surfa baino gehiago da. Goizero, hondartzatik metro gutxira, hainbat lagunek yoga saio bereziak egiten dituzte

  • 19:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Energia berezia izaten da Zarauzko surf txapelketan: kontzertuak, festak, moda, herri kirolak... eta goizero, bizitzari begiratzeko beste modu bat: yoga. Egunero, 30 lagunek parte hartzen dute Tidore Yoga Clubeko Esther Fernandezek gidatutako yoga saioetan. Olaia Urtiaga lankideak bertatik bertara jarraitu du gaurkoa, eta Fernandezekin solastu da.

Gipuzkoako Surf Federazioak antolatutako saio hauetan "ez dago mailarik; gehienak hasiberriak dira eta hankazgora jarri dira", azaldu digu Fernandezek. “Bai surfak eta bai yogak bizitzarekin bat egiten erakusten dizute, eta bizitzari beste modu batean begiratzen”. Fernandezek azpimarratu du gero eta jende gehiagok egiten duela yoga, eta dagoeneko ez dela geratzen txapelketak saio bereziotan parte hartzeko lekurik. Gaurko saioaren ostean, bruncha egin dute hilean behin etortzen diren kanpoko irakasleen eskutik.

Igandera bitartean, guztira, nazioarteko 144 surflarik hartuko dute parte txapelketan, horietatik, 29 euskaldun eta 9 zarauztarrek. Beraietako bat da 22 urte dituen Ainara Aymat. 5 urterekin jarri zen lehen aldiz ohol gainean zutik. "Hondartza parean bizi naiz, eta esnatu orduko egiten dudan lehen gauza uretan sartzea izaten da". Bere profesionaletarako saltoa eta etorkizuneko asmoen berri eman digu.