Itxi

Faktoria

Mauka bila

Noiz aurki dezakegu gure hegaldia prezio onenean?

Lore Treviño Skyscanner-eko bozeramaileak iragarri digu noiz erosi behar dugun gure hegaldia prezio onenean topatzeko. Garaiz erosiz gero % 13 aurreztea lor dezakegu.

  • 13:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lore Treviño Skyscanner-eko bozeramaileak gure oporrak antolatzeko gakoak eman dizkigu 'Faktoria'n. Leku bakoitzak denbora apropos bat daukala ziurtatu digu, euren webgunean eskaera gehien duten tokien zerrenda egin du, eta toki horietarako hegaldi txartelak noiz erosi azaldu digu. Esaterako, New Yorken kasuan 17 aste lehenago erosi beharko litzateke eskaintza onena topatzeko, Bangkoken kasuan berriz 9 aste lehenago.

Hala ere, esan digu, oraindik ere jendeak ez dituela hegaldiak garaiz erosten, esaterako 2017an, % 28k bakarrik erosi zuen hegaldia momentu onenean, eta ondorioz, % 60k aitortzen duela behin baino gehiagotan damutu dela hegaldiak beranduegi erosteaz.