Itxi

Faktoria

Pozalagua haitzuloa

'Pozalagua, Euskal Herriko naturaren altxorra"

Enkarterriko Karrantza herrian dagoen Pozalagua haitzuloa bisitatu dugu 'Faktoria'n.

  • Pozalagua

    20:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Mundu mailan, ez dago Pozalaguako haitzuloaren parekorik'. Eder Perez, Enkartur Enkarterriko turismo bulegoko teknikariak harro azaldu du 'Faktoria'n, Karrantzan dagoen haitzuloaren arrakasta. Kobazuloan dauden estalagtita eta estalagmita kopuru handiak adituak erakarri ditu eta geroz eta gehiago dira, haitzuloa ezagutzera hurbiltzen diren turistak. Aste Santurako prestatu zituzten bisita gidatu guztiak bete dira eta 7.000 lagun baino gehiago hurbildu zaizkie.

2018. urtea berezia izango da Pozalaguarentzat: 60 urte beteko dira aurten, alboko harrobian zeuden langileek, ezustean, kobazuloa aurkitu zutela.