Itxi

Faktoria

Isabel Elizalde

'Gari eta zainzuriaren uztan eragin dituzte uholdeek kalterik handienak'

Nafarroako Landa Garapenerako kontseilariak behin-betiko balantzearen zain aurreratu du 2015ekoak baino kalte txikiagoak izan direla, hala ere.

  • 8:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Orburua eta brokolia salbatuko dira; ez ordea, garia eta zainzuria. Eta dirutan kontutan hartutan, Erriberako zainzuriaren uztan egin dituzte uholdeek kalterik handienak. Isabel Elizalde Nafarroako Landa Garapenerako kontseilariak 'Faktoria'n aurreratu duenez, urpean dauden eremuetako denak galdu dira eta Nafarroako zainzuri ekoizpenaren zati handia hartzen du horrek. Hala eta guztiz ere, eta kalte denak neurtzeke dauden arren,  Elizaldek aurreratu du "2015eko uholdeek baino kalte txikiagoak eragin dituztela" joan den astean Erriberan izandako uholdeek.

Prebentzioak eta koordinazio onak kalteak arintzea lortu dutela azaldu du kontseilariak. Nolanahi ere, bertako Udal eta nekazariek egiten dituzten eskariak kontutan hartuta (besteak beste, Ebroren bazterrak garbitzekoa), alde guztiak babestu eta protokolo eta politikak berrikusi egin beharko direla onartu du.