Itxi

Faktoria

Roman Sudupe

'Bizitzan eta politikan helburua baino inportanteagoa da prozesua, bidea'

Horregatik sentitu zen "deseroso" Lizarra-Garazin, orduko EAJk prozesu hura "ez zuelako behar bezala egin".

  • 29:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

ETAk eragindako kaltearen inguruko adierazpena kaleratu duen egunean etorri da Roman Sudupe Euskadi Irratiko 'Faktoria' saiora. "Nik uste baino harago joan da ETA" eta "pozten naiz, esan digu Gipuzkoako ahaldun nagusi izandakoak.

17-18 urterekin, "Euskadi ta Askatasuna" helburua erakargarri izan zakiokeen baina marxismotik, berehala jabetu zen "ETA mugimendu burges txiki" bat besterik ez zela. Sartu izan balitz "goitik behera" sartuko zen. Dagoen lekuan intentsitate guztia jartzen baitu, behin orria pasata, betirako pasatzen duen bezala. Gauzak atzean uzten "jakin egin behar da". Duela 11 urte politika utzi eta orain espiritualitatea eta meditazioa bizi ditu bete-betean. Eta "kostako zaigu" berriz ere hura bere baketik atera eta mikrofono batera ekartzen.