Itxi

Faktoria

Emakume zientzialariak

'Emakumeak sortuak dira autoaren balazta pedalak eta keinukariak adibidez'

Uxune Martinez Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren blogen sare sozialen kudeatzaileak "Mujeres con ciencia" blogaren nondik norakoak azaldu ditu

  • 10:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Mujeres con ciencia" blogak emakumeak zientzian egin duten lana bistaratzeko helburua du. Uxune Martinezek "Faktoria"n azaldu digunez, betidanik emakumeen izenak zientzian ezkutuan egon dira, eta horiek bistaratu nahi izan dituzte ekimen honekin. Egunero egiten dituzte argitalpenak, beti daude artikuluak eta eguneko efemerideak, egun horretan jaio ala hil zen emakume zientzialari baten biografia txiki bat. Uxunek kontatu duenaren arabera, emakumeak alor honetan egin dituzten ekarpenen informazio asko ez dagoenez lan handia da dokumentazioarena.

Blog honetan historian zehar egon diren emakume zientzialariak ikusten dira esan bezala, baina gaur egungoak ere bistaratzen dituzte. Argi dago arlo honetan gizonezko gehiago daudela baina badaude ere mundu honetan mugitzen diren hainbat emakume eta horretaz kontzientziatu nahi dute.

Maiatzaren 8an lau urte egingo ditu blogak eta Uxunek esan digu 2017an ia milioi bat irakurketa izan zituela eta 2018an kopuru hori gaindituko dutela aurreikusten dute izan ere, hilabetero 100.000 irakurketeta dituzte bataz beste. Orain arteko balantzea oso positiboa da eta lanean gogor jarraituko dutela aitortu digu.