Itxi

Faktoria

Imanol Pradales

'Oso irudi ona hartuta itzuli dira errugbi zaleak'

Gaur-biharretan egingo duten balantze zehatzaren zain, errugbi finalen bitartez kanpoan lortu den proiekzioa nabarmendu du Bizkaiko Ekonomia Garapenerako diputatuak.

  • Imanol Pradales

    17:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Balantze oso positiboa", "gauzak oso ondo joan dira" eta errugbi zaleak "oso irudi ona hartuta itzuli dira" euren etxeetara. Hala mintzatu da 'Faktoria'n Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomia Garapenerako diputatua, asteburuan Bilbon jokatu diren Europa mailako finalei buruz galdetuta. Azaldu du, Bilbokoa, "historian izandako bigarren ekitaldirik onena" izan dela saldu diren sarreren kopurua kontutan hartuta, eta espero izatekoa dela, beraz, berehalako eragin ekonomikoa aurreikusitako 30 milioietatik gertu egotea. Gaur arratsaldean edo bihar goizean jasoko dituzte hiriko profesionalen artean zabaldu dituzten inkesten emaitzak eta orduan emango dituzte zenbaki zehatzak. Nolanahi ere, ekitaldi honek nazioartean lortu duen proiekzio handia nabarmendu du Pradalesek eta "bisitariak erakartzeko beste aukera bat" zabaldu dela azpimarratu du.

Iragarri duenez, MTVrekin batera, "urte hauetan egin duten lanaren emaitza izan da errugbi finalarena" eta aurrera begira ere ari dira, diskrezioz, beste ekitaldi batzuk erakartzeko lanean: "Kirol ekitaldiren bat erebadago tartean", iragarri du.

Turismo alorrean dituzten erronkez gain, arlo ekonomikoaz eta bide azpiegitura berriez ere aritu da Pradales, bereziki, joan den astean iragarritako itsasadar azpiko tunelaz eta supersahiesbidea eta AP-8aren arteko lotune proiektuei buruz. Teknikoki aukera onenak direla azpimarratu du eta "garestiena izan arren, hurrengo belaunaldientzako aukera onena" dela berretsi.