Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

10 urte Imanol Murua politikaria hil zela

2008ko maiatzaren 17an hil zen ahaldun nagusi eta Zarauzko alkate izandakoa.

  • 3:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur efemeridearen tartean, Gipuzkoako politikan 20. mende amaierako erreferente bat: Imanol Murua. Duela 10 urte, 2008ko maiatzaren 17an hil zen ahaldun nagusi eta Zarauzko alkate izandakoa. Imanol Murua 'Gipuzkoako alkate' definitu zuen Juan Mari Torrealdaik 2004an Muruaren ibilbideaz argitaratu zuen liburuan.

1935ean Zarautzen jaioa, Lanbide Heziketako irakasle izan zen Imanol Murua 27 urtez, 1977tik 79ra Zarauzko Udaleko gestora gidatu zuen. 79ko hauteskundeetan alkate hautatu zuten EAJtik. Ondoren, Gipuzkoako Kultura diputatu izan zen eta EAJ eta EAren banaketaren ostean 1985ean, Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu zuten, Gipuzkoan gehiengoa zuen Eusko Alkartasunera igaro baitzen.

91ra are izan zen ahaldun nagusi, eta urte horietan izan zuen marka utzi zion gertakari bat: Leitzarango autobidearen proiektua. Aldundiak sustatzen zuen proiektu horren aurka agertu zen gizarte zati bat, baita ETA ere, atentatuak eginez. Lurraldea kolektiboan batuta zeuden aurkakoak, eta autobidearen ibilbidean aldaketak proposatu zituztenean Batzar nagusietako alderdien gehiengoak ezetz esan zuen, ETAren mehatxuari amore ematea zelakoan. Muruak 2005ean Euskadi Irratian gogoratzen zuenez, negoziatzeko ahalmenik ez zuen izan Batzar Nagusiekin leial jokatzeagatik.

1991n ordea, Aldundia gidatzeko EAJ-PSE koalizio gobernua osatu zen eta akordioa sinatu zuten beherala autobidearen aurkako plataformarekin.  Arantza hori sartuta zuela zioen Muruak. 95 eta 99 artean berriz alkate izan zen Zarautzen eta garai hartatik hautsak harrotu zituena ejerzitoari herriko gazteen datuak ez emateko hartu zuen erabakia. Zigorra ezarri zioten hartutako erabaki harengatik, 2 urteko inhabilitazioa jaso zuen 2002. eta horrek galerazi egin zion hurrengo urteko hauteskundeetara aurkeztea.

Azken urteak besteak beste hain kuttuna zuen zuen txalupan arrantzan, itsasoari begira eman zituen, gaitzak 2008ko maiatzaren 17an mendean hartu zuen arte. Duela 10 urte esan zigun agur Imanol Muruak, herritik erakundeetara jauzi egin zuen gizon langileak.