Itxi

Faktoria

Pasaiako Itsas Festibala

'Pozgarria da itsas ondarean interesa duen jendea ikustea'

Xabier Alberdi historialaria eta Faktoriako kolaboratzailea lagun izan dugu Kaskelot belaontzia bisitatzen genuela.

  • 19:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste honetako hitzordu nagusietako bat Pasaiako Itsas Festibala da. Atzo hasi zen asteburu osoan Pasaiako urak itsasontzi tradizionalez bete duen jaialdia…. Eta jendetza hurbildu zen bertara… Kaskelot belaontziak gidatutako itsasontzi tradizionalez betetako nabigaziora… Kiko Venenoren kontzertuak ere berotu zuen giroa… Eta gaur beste horrenbeste gertatuko da, besteak beste, Anne Etchegoyen eta Maika Makowskiren kontzertuekin.

Erakusketak, hitzaldiak, gastronomia eta artisauak… egitarau betea Pasaiako txoko guztietan: Donibane, Trintxerpe, San Pedro... Eta itsasontziak bisitatzeko aukera ere bai… Esaterako, Kaskelot britaniar belaontzi ederra. Faktoria ere bertan izan da, eta kopainia oso onean, gainera, Xabier Alberdi, Albaolako eta Untzi Museoko Ikerketa arduraduna, itsas ondarean aditua eta Faktoriako kolaboratzailea. Itsas ondarea ezagutzera emateko aukera paregabetzat du Pasaiako jaialdiaren lehen edizio hau eta harrituta dago, lehen egunetik bertatik, zenbat jendek azaldu duen interesarekin. Esan digun modua, "pozgarria da ikustea itsas ondarean interesa duen jendea ikustea." Entzun hemen elkarrizketa osorik!