Itxi

Faktoria

Oialume dantzalekua

'Igandero-igandero joaten ginen Oialumera, giro izugarria zegoen'

Hernaniko Oialume dantzalekuak 75 urte bete ditu eta jaialdia antolatu dute urteurrena ospatzeko. Dantzalekuan sortu ziren bi bikoterekin hitz egin dugu, eta bertan zegoen giroa gogoratu digute.

  • 8:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oialume dantzalekuak 75 urte bete ditu aurten, urte guzti hauetan jende asko igaro da dantzalekutik, eta dantza eta dantza artean euren bikotea ezagutu dutenak ere egon dira. "Faktoria"n bi adibide elkarrizketatu ditugu.

Xabier Salaberriak 69 urte ditu, eta berak azaldu digunez "igandetan joaten ginen bertara, arratsaldetik giro izugarria" egoten zen. Gaur egun bere emaztea zenak Donostian egiten zuen lan neskame bezala, baina lagunekin astebururo joaten zen Hernaniko Oialumera, bertan ezagutu zuten elkar eta ordutik elkarrekin jarraitzen dute. Gainera, Xabierren alaba zaharrenak ere urtetara bere bikotea Hernaniko dantzaleku berean ezagutu zuen.

Amaia Ibargurenek berriz 50 urte ditu, "igandero, igandero joaten ginen, deseatzen egoten ginen bertara joateko". Lagunekin dantzatzen zeudela, beste kuadrilla bat ikusi zuen bere egungo senarra "biak Oiartzunekoak ginen baina ez ginen elkar ezagutzen". Asteburu honetan Oialumeko jaialdi berezira joango dela aitortu digu, "nere kuadrillarekin joango naiz".