Itxi

Faktoria

HEZKUNTZA EREDU BERRIAK

'Orain da unea hezkuntza sisteman metodologia berriak txertatzeko'

Etorkizuneko heldu zoriontsu eta eraginkorrak nahi baditugu, hezkuntza eredua aldatu egin behar dela baieztatu digute 'Faktoria'n hezkuntza librean adituak diren Madalen Goiria eta Pablo Lasak.

  • 29:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Haziz Hazi elkartea ezohiko 25 eskolak osatzen dute; guztira mila eta berrehun ume ari dira sare honetako beste eskola alternatiboetan hezten. Elkarteko kideek diote, gizartearen egungo beharrizanak asetzeko gai direlako, urte gutxitan asko ugaritu direla mota honetako eskola desberdinak eta etorkizunean gehiago izango direla. Montessori, Waldorf edota Rebecca eta Mauricio Wilden metodologian oinarritzen diren eskola hauen ezaugarriak eta onurak ezagutu ditugu Madalen Goiria, Zuzenbide Zibilek katedradunarekin, Pablo Lasa Tximeleta eskolako zuzendaritza taldeko aitarekin eta Malen Olalde, Aiurri eskolako Montessori gidarekin.