cerrar buscador

Receta Express

Krepeak
  • 13:25 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: Plastikozko litroko botila huts bat, arrautza 1, goilarakada 1 oliba olio, 300 gr esne, 3 goilarakada azukre, 150 gr irin, gatz apur bat gurin edo olio pixkat zartagina igurzteko, 100 gr azukre, 40 gr maizena, laranja azal pixkat eta litro erdi laranja ur, marrubiak.
  • IGOR ZALAKAIN: Plastikozko litroko botila huts bat, arrautza 1, goilarakada 1 oliba olio, 300 gr esne, 3 goilarakada azukre, 150 gr irin, gatz apur bat, gurin edo olio pixkat zartagia igurtzeko, sagarra, azukre pitin bat, bainilla izozkia.
  • - Kanela hautsa.
Prestaketa

Pili Manterolak sasi-Suzette krepeak prestatzeko errezeta proposatu digu. Igor Zalakainek, berriz, sagar konpota eta banilla saltsarekin osatu ditu krepeak.

Pili Manterola: Sasi-Suzette krepeak

Influentzia bezala, hartuko ditugu oso ezagunak diren Suzette krepeak. Lehenengo laranja zukua egingo dugu. 100 gr azukrerekin batera irakiten jarriko dugu. Bien bitartean, juliana eran ebakitako laranja azalari irakialdi bat emango diogu, mikatza kentzeko, eta ondoren laranja ur eta azukre almibarrera botako dugu. Kokzioaren bukaeran maizenarekin lodituko dugu. Lurrina emateko Cointreau edo Grand Manier erako likoreren bat bota diezaiokegu.

Marrubiak garbitu ostean, lau zatitan zatituko ditugu. Azukrea eta gurina bota zartagian eta karamelizatu, baina kolorerik ez dezala hartu gurinak. Puntu horretan, marrubiak salteatu. Salteatzen ari garela, piperbeltz apur bat bota diezaokegu. Laranja saltsaren koilarakada bat edo bi ere botako diegu marrubiei. Ondoren krepeak bete nahasketarekin.

Behin krepeak beteta eta paketetxoak eginda, zartaginean buelta eta buelta emango diegu. Jarri krepe epela platerean, laranja saltsa aldamenean edo gainetik duelarik eta mahaira!

Igor Zalakain: krepeak sagar konpota eta banilla saltsarekin

Sartu plastikozko botilan arraultza, oliba olioa, esnea, azukrea, irina eta gatz apur bat. Itxi botila eta ongi nahastu osagaiak. Botila erabiltzeak asko erraztuko digu nahasketa zartaginera botatzeko lana.

Ondoren, zartagina sutan jarri eta gurinarekin edo olioarekin igurtzi. Bota nahasketa botilatik eta ondo zabaldu zartaginean. Kolorea hartzen duenean buelta eman. Lehena eta bigarrena ez zaigu oso txukuna aterako, baina hirugarrena krepe itxurosoa izango da!

Krepea betetzeko sagar konpota modukoa egingo dugu. Gurin pixkat jarriko dugu lapikoan eta sagar laurdenak, zurituta, botako ditugu bertara, azukre pitin batekin eta, nahi badugu, baso erdi sagardorekin ere. Ondo desegin arte, 20 minutuz utziko dugu sutan eta tarteka bueltak emango dizkiogu. Hozten utziko dugu. Ondoren, koilaradaka bat konpota hartu eta krepearen gainean ondo zabalduko dugu. Gero, krepea tolostu eta paketetxoa egin, zapi baten moduan, karratu laurdena osatuz.

Saltsa egiteko bainillako izozkia urtu egingo dugu. Jarri izozki urtua platerean eta gainean jarri krepea. Bota kanela hautsa gainetik.

Saltsa: natillak, ondo, bainillako izozkia urtuarazi. Azkpian jarri eta gainean jarri krema. Kanela hautsa gainetik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali