Itxi

Gertukoak

PORTU gangila

Euskaldunan egindako PORTU gangilaren batela itsasoratu dute

NEREA PIKABEA | EUSKADI IRRATIA

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak trebatutako boluntario talde batek Portu gangilaren batela egin du. Gangila 1902an egin zuten Bilboko Euskaldunan eta Bizkaiko Labe Garaietan erabili zuten.

  • 3:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak trebatutako boluntario talde batek Portu gangilaren batela egin du. Gangila 1902an egin zuten Bilboko Euskaldunan, eta Bizkaiko Labe Garaietan erabili zuten. Gaur egun, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ikus daiteke gangila. Motorra duen gabarra da gangila eta, hondakinak garraiatu eta itsasoan botatzeko erabiltzen zen.

Itsas Museoa boluntarioak trebatzen ari da, gero Museoari lagun diezaioten itsasontzien mantentze lanetan. Azken urtean, Portu gangilaren batela egin du boluntario talde batek. Euskaldunan egiten ziren itsasontzien planoetan oinarritu dira itsasontzi hori egiteko. Erriberako arotzeria teknika tradizionalak erabili dituzte ontzia egiteko. XX. mende bukaera arte erabili izan dira teknika horiek.

Urriaren 11n itsasoratu zuten batela. Hainbat erakundetako ordezkariek parte hartu zuten ekitaldian, besteak beste, Lorea Bilbao euskera eta kultura foru diputatuak.