Itxi

Gertukoak

Narkotiko Anonimoak

'Nik zulo honetatik ateratzea lortu badut, zu ere gai zara' Jon, NAko kidea

Maider Martin-Euskadi Irratia

Hogeita hamarren bat lagun biltzen dira egunero Bilbon, Narkotiko Anonimoen bileretan.  

  • 8:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irabazi asmorik gabeko eta erabilera publikoko elkartea da Narkotiko Anonimoena. Bizkaian, bi udalerritan egiten dituzte bilerak, Bilbon eta Gernikan, besteak beste. Bizkaiko hiriburuan, Basurtuko udaltegian biltzen dira.

Hogeita hamarren bat lagunek izaten dute egunero hitzordua Basurtun, iluntzeko zazpiterdietatik bederatziak arte. Gizon eta emakumeak dira , gazteak eta ez horren gazteak. Guztiek dute mankomuneko ezaugarri bat: sustantzia ezberdinekiko menpekotasuna.

Narkotiko Anonimoen elkartera iritsi aurretuik, ezinezkoa zitzaien kontsumitu gabe eguneroko bizitzari aurre egitea. Beldurra sentitzen zuten uneoro eta horrek, emozioen kontrola izatea eragozten zien. Talde terapiari esker, beldurrak gainditzea eta drogak kontsumitu gabe bizitzea lortu dute. Bileretan ez dago profesionalik. Elkar laguntzan oinarritzen da terapia.

***Drogekin arazoak badituzu edo egoera horretan dagoen norbait ezagutzen baduzu, eskura daukazu  ataria