Itxi

Gertukoak

Bullyng-a

Bullyng-ari aurre egiteko programa aitzindaria Barakaldoko Alazne eskolan

Maider Marin-Euskadi Irratia

"Berdinen arteko tutoretza" deritzon programa berritzaileari esker, ikasleek eurek egingo diote aurre eskola jazarpenari.

  • 4:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gurutzetako Alazne ikastetxeak dituen 700 ikasleetatik 200 ari dira "Berdinen arteko tutoretza" deritzon programa berritzailean parte hartzen. Eskola jazarpenaren kontzeptua barneratuta daukate guztiek. Eta horri aurre egiten saiatzen dira.

Ikasle nagusienak tutoreak dira, txikiak ordea, tutoreen babesa jasotzen dutenak. Edozein gatazka sortzen denean, tutoreak eta bere babesa jasotzen duen ikasleak, arazoa aztertu eta konponbidea bilatzen dute, irakasleen eskuhatzerik gabe.

Programari esker, eskola jazarpenari aurrea hartu eta gerora, arazo handi bilaka daitezkeen gatazka txikiak konpontzen dituzte.