Itxi

Gertukoak

INDARKERIA MATXISTA

Zalduondon gazteek indarkeria matxista baztertzeko ekimena abian jarri dute

Aitor Perez Bueno

Indarkeria matxistarik gabeko herria izendatu du bere Udalak. Gazteak etxez etxe joan eta herritarrei indarkeria matxistaren kontrako hainbat konpromiso har ditzaten eskatu diete.

  • 3:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arabako Zalduondo herria, indarkeria matxistarik gabeko udalerri gisa izendatu du bere Udalak. Adierazpena bertako gazteriak eskatuta egin du.

Herriko hainbat gaztek, gaiaren inguruko hausnarketa egin eta gero, etxez etxe joan eta herritarrei indarkeria matxistaren kontrako hainbat konpromiso har zitzaten eskatu zieten.

Zalduondotarren erantzuna oso ona izan dela diote gazteek. Askotan, mahai gainean jarri ez den gaia izanik, esperientzia aberasgarria izan dela kontatu digute.