Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Inaziotar Lurraldea Saridun Euroar Batasunaren EDEN sarietan

Gertukoak

Bultzada nabarmena

Inaziotar Lurraldearen proiektuak Europako EDEN saria eskuratu du

Asier Odriozola

2018/01/03

Loiola, Antio eta Arantzazuren inguruko eskaintza turistikoak gorentasun errekonozimendua lortu du Europar Batasunak ematen dituen sari hauetan.

  • Loiolako Basilika Azpeitian

    Loiolako Basilika Azpeitian

    4:16 min
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Aurrerantzean indarberrituta ikusiko dugu Inaziotar Bidea eta zabalago: Inaziotar Lurraldea. Jesusen Konpainia sortu zuen Loiolako Inazioren figura ardatz hartuta, orain 20 urte abiarazi zuten  proiektua, bixitariak guregana ekartzeko helburua zuena. Harrezkero lan haundia egin da Hiru Tenpluen eskeintza erakargarri bihurtzeko eta besteak beste erromesgune izan dadin Inaziok 1522an hasitako bidea: Loiolatik Montserraterainokoa. Bide horretako herri bakoitzak lan egin du bere altxor eta merezi duten eskeintzak lantzen eta balioan jartzen. Orain jasotako sariak arnasberritu egin du proiektua kontuan izanik askori iritsiko zaiola Inaziotar Lurraldearen berri.

Loiolako Basilika izan zen Inazioren erromesaldiaren abiapuntu eta Azpeitia da proiektuko herri nagusietako bat. Horrekin batera, Zumarraga, Oñati, Legazpi, Ormaiztegi edo Aretxabaleta.  Guztiak daude zorioneko milaka izan daitezkeelako EDEN sariari esker euren kaleetara hurbildu daitezkeen bixitariak.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Azken audioak

Audio gehiago

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena