Itxi

Gertukoak

Berebiziko arrakasta

Iaz baino jostailu gehiago elkartrukatu dituzte Jostailu Trukegunean

EUSKADI IRRATIA | Asier Odriozola

Hiru aldiz gehiago, hori izan da Kutxa Ekogunean familiek egin dituzten trukeak. Geroz eta errezago uzten dituzte euren jostailu erabiliak umeek eta geroz eta errezago hartzen bigarren eskukoak.

  • Jostailu trukea

    3:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jostailu Trukegunearen bigarren edizioan gorakada nabarmena izan du ekimenak. Iaz baino hiru aldiz gehiago hartu dituzte Kutxa Ekogunean jarritako altzairuek. Armairu horietan haurrek euren jostailu erabiliak uzten dituzte, dagoeneko erabiltzen ez dituztenak edo adinagatik zaharkituak geratu zaizkienak. Utzi eta hartu ere bai. Beste haur batzuk han utzitakoetatik hartzen du bertaratzen denak. Jostailuei bigarren bizitza, bigarren erabilpena ematea dute helburutzat antolatzaileek, baina, horrekin batera, trukearen filosofiaren hazia ereitea ere bai.

Gurasoek haurrei laguntzen diete jostailu batzuk hara eramatera, baina onartuz, maiz helduak arazo gehiago izaten dituela bere gauzak beste inorri emateko. Kosta egiten zaigu orohar gaur egungo gizartean etxea hustea. Lotura emozionalak ditugu gauzekiko eta ekimen hau ikasgai izan daiteke umeentzat, baina baita gurasoentzat ere.