Itxi

Gertukoak

IRUÑEKO GUNE KOMUNITARIOA

Plazara!: Herritarren parte hartzea sustatzeko laborategia

EUSKADI IRRATAI |ARITZ AGIRRE

Iruñeko Udalak Alde Zaharreko bizilagun eta kolektiboen esku utzi du 1.200 metro koadroko Redin eta Kruzatarren jauregia. Bertan ari dira sortzen 2.500 lagunen artean diseinatutako proiektua.

  • PLAZARA! ZENTRU KOMUNITARIOA. REDIN ETA KRUZATARREN JAUREGIA IRUÑEAN, KALE NAGUSIAN

    Plazara! zentro komunitarioa. Redin eta Kruzatarren jauregi Iruñean. Argazkia: Plazara31

    3:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Plazara! proiektuan herritarrek eta kolektiboek dute agintea. Iruñeko Kale Nagusian dagoen Redin eta Kruzatarren jauregi zaharra herritaren esku utzi du Udalak, bertan gizarte kultur zentro komunitarioa sor dezaten. Horregatik da Plazara! parte hartzea sustatzeko laborategia: 2.500 lagun ari direlako proiektuaren diseinuan parte hartzen.

Astero biltzen den asanbladan hartzen dituzte erabakiak, eta, eraikin publikoa izanik, Udaleko teknikariek zein talde politiko guztiek eratutako jarraipen batzorde bat dago. Urte amaierarako zabalduko dituzte ateak.

Udala eraikina biziberritzeko lanean ari da, eta, bitartean, herritarrek zehaztu beharko dute nola banatuko duten eraikina, zein erabilera emanen zaion eta zein eduki landuko duten. Udaletik diotenez, parte hartzean trebatzeko gimnasio baten modukoa da Plazara!. Duela zazpi urte musika eskola zena gizarte kultur zentro komunitario bilakatuko dute herritarrek.