Itxi

Gertukoak

Gurutze Gorriko Zentrua

Ongi zahartzen ikasteko eskola

EUSAKDI IRRATIA | ARITZ AGIRRE

Gurutze Gorriko gune aktibo berriak tratamendu integrala eskaintzen die adineko pertsonei. Mota guztietako tailerrak, harremanak izateko gizarte sarea eta arreta-gune berezia eskaintzen dute.

  • 3:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adineko pertsonentzako Espazio Aktibo berria inauguratu du Iruñean Nafarroako Gurutze Gorriak. Gune berezitua da eskaintza integrala ematen duena. Aldiberean, aktibo egoteko eta zahartzaro ona izateko eskola ere bada. 600 metro koadroko eta muga arkitektonikorik gabeko zentro honetan jarduera anitzak eskaintzen dituzte: memoria tailerrak, teknologia berrienak, yoga, sukaldaritza, joste tailerrak, artea... eta adineko pertsona askorentzat bakardadearen kontrako antidotorik onena da.

Halaber, Gurutze Gorriko Gune Aktibo honetan aholkularitza, bitartekaritza eta laguntza teknikoa eskaintzen dute. Era berean, atsedena, lasaitua hartzen dute familiko zaintzaz arduratzen diren senideek. Zentru honetako eragileak boluntarioak dira, hauek ere jubilatuak gehienak, hilero bertatik igarotzen diren 500etik gorako adinekoentzat lan egiten dutenak.

Iruñeko Aralar kalean dagoen Gune Aktibo berri hau aukera aproposa da zahartzaroa modu osasuntsuan eta lagun artean bizitzeko. Zaintza eta ohitura onak sustatzeko lekua, herritarren % 20 adinekoa den gizarte honetan. Kontuan hartuta, 20 urte barru Nafarroan, 80 urtetik gorakoak 70.000 lagun izanen direla.