Itxi

Gertukoak

LABORE

Labore denda agroekologikoa, kontsumitzeko beste eredu bat

EUSKADI IRRATIA | MAIDER MARTIN

300 bilbotarrek egin dute jada, bertako produktuen aldeko hautua.

  • Labore

    4:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Santutxu auzoan, Haro kalean kokaturik dagoen denda itxurako kontsumo taldea da Labore. Bitartekaririk gabe, gertuko produktuak prezio onean eskuratzeko aukera ematen die bazkideei, euskarazko harremanak sustatu eta autogestioaren alde eginez.

300 bat bazkide ditu jada, urtero kuota ordaintzen dutenak. Haiek daukate Labore dendan erosketak egiteko aukera. Ekoizle euskaldunei, bertako produktuak ekoizten dituztenei eristen dizkiete produktuak.

Bilbo hiriko auzorik jendetsuenak ohiko supermerkatuetatik haratago doan denda eskaintzen die kontsumitzaileei.