Itxi

Gertukoak

ARABAKO INAUTERIAK

Zalduondoko Lazarraga jauregian arabar inauterien inguruko erakusketa dute

Euskadi Irratia | Aitor Perez Bueno

Arabako herrietako inauteriak ezagutzera eman nahi dituzte eta berritutako museoan herri eta pertsonaia askoren inguruko xehetasunak ikus daitezke.

  • 3:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Badira jada egun batzuk inauteri giroan murgilduta gaudela. Dozenaka herrik beren festak antolatzen dituzte. Baina agian, Arabako inauteriak dira gutxien ezagutzen ditugunetako batzuk. Lurralde honetako ezagunena Zalduondokoa da, eta hain zuzen ere, bertan Lazarragako jauregia inauguratu berri dute. Barruan, Araban inauterien inguruko erakusketa iraunkorra antolatu dute.