Itxi

Gertukoak

Amara larri

Autobus geltokia itxi eta bi urtera, Amarak merkataritza sustatu nahi du

EUSKADI IRRATIA | Asier Odriozola

Pio XIIko geltokiak milaka pertsonaren joan etorria eragiten zuen Amarako inguru horretan. Hura itxiz gero burua altxa ezinik dabiltza tabernari eta dendariak. Irtenbide eske dira.

  • 3:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Autobus konpainia askotako erabiltzaileek Pio XIIko geltokia izan dute urtetan erreferente baina orain bi urte lekuz aldatu zutenetik, inguru horren gainbehera nabaria da. Ez da garai bateko jende olderik mugitzen eta ondorioz tabernari eta dendariei nabarmen urritu zaizkie bezeroak. Kafetegiek somatu dute gehienbat negozioaren beherakada. Sasoi batean autobusa hartu arteko itxaronaldiak tabernetan egiten zituzten erabiltzaieek eta berdin autobusetik jeitsi eta berehala ere. Hori amaitu da, eta egoera berrira egokitu ezinik dabiltza. Dendari askok ere atea ixtea beste irtenbiderik ez dutela izango diote, arrenkuraz.

Udalari, garai bateko geltokia hartzen zuen gunean jendea erakarriko duen proiekturen bat martxan jartzea eskatzen diote. Udalaren erantzuna: laster udal gobernuaren mahai gainean izango dela auzia eta hurrengo udazkenerako errealitate izango dela zonaldeko topagune izan nahi duen plaza.

Auzoak milaka biztante ditu, eta garbi dute ez dutela ingurua hiltzen utziko.