Itxi

Gertukoak

N-240 errepidea Usansolo

Puntu beltza zuzentzea eskatzen diote garraiolariek Bizkaiko Aldundiari

ETXAHUN G. SARRIA/EUSKADI IRRATIA

Azken asteetako istripu larrien ondorioz, sindikatu eta garraiolariek protestak areagotu dituzte.

  • Galdakao istripua

    Galdakao istripua

    3:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

N-240 errepidea trafiko astunez gainezka dagoen errepidea dela diote garraiolariek, bide-zoru zikin eta irristakorra duena eta bihurgune arriskutsuekin, gainera. Horiek horrela, sindikatu eta garraiolariek Bizkaiko Aldundiari dei egiten diote neurriak har ditzan.

Otsaila hastearekin bat, bi langile hil ziren N-240 errepidean Usansolo parean aurrez aurreko talka baten ondorioz. Lau egun geroago, beste gidari bat zauritu zen istripu batean. Bi istripuak toki berean gertatu ziren.

2016an antzeman zuen Bizkaiko aldundiak puntu beltz hau eta BIDESAREA planaren baitan, errepidea hobetzeko lanetan ari da dagoeneko. AP8a N-240 arekin lotzen den elkargunean eta istripuak gertatutako bihurgune eremuan ari da lanean Aldundia, galtzada zabaldu eta goraguneak hobetzeko asmoarekin. Bertatik egunero pasa behar duten gidarientzat eskertzekoak dira lanak, nahikoa izango ez diren beldur dira ere.

Bien bitartean, Aldundiak gogoratu nahi du errepideko lanak dirauten bitartean, gidariek ezin dutela 40 kilometro orduko abiadura gainditu errepide eremu horretan.