Itxi

Gertukoak

Karpin Abentura-Karrantza

Animalia basatientzako harrera zentroa eskaintza berriak prestatzen ari da

Euskadi Irratia | Olatz Arriola-Bengoa Ortega

Ortzadar Fundazioak urte amaieran Karpin abentura parkearen kudeaketa hartu zuen. Finantziazio arazoei aurre eginez, familia eta ikastetxeentzako ekimen berriak jarriko ditu apirilean martxan.

  • Karpin Abentura

    3:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Karpin abentura parkean 500 bat animalia basati aurki daitezke. Bertatik bertara ikus daitezke, baina adi, ez baita zoologikoa, harrera zentroa da, eta bertan, ingurumen heziketari lotutakoak ikas daitezke. Animalia bakoitzaren atzean istorio bat dago eta bere bizitza ezagutzea eta pairatu dituzten zailtasunak ezagutzea garrantzitsua da, besteak beste animalien zaintza zein garrantzitsua den ohartarazteko.

Ortzadar Fundazioa urte amaieratik ari da Karpin Parkea kudeatzen, eta apirilaren 14tik aurrera hainbat protiektu berri jarriko ditu martxan. Erakusketak, mundu egun seinalatuetan ekimen bereziak, tailer espezifikoak astebururo, edota hilabetean behin familientzako iniziatiba bereziak.

Epe motzerako proiektuez gain, epe ertain-luzera ere begira dago Karpin parkea. Horretarako finantzioa du arazo baina ari da instituzio eta entitateekin kolaborazoi bila lanean. Instalazioak ondo egokitzea dute asmo, gerora, narrastientzkao gune bat edota Feldio handientzako eremu bat zabaldu ahal izateko.

Karpin abentura, familia plan ezinhobea pasatzeko aukera!