Itxi

Goiz kronika asteburua

Asteburuan

Bake prozesua eta Urkulluren agintaldia, 'Goiz Kronika'n

Mikel Izagire eta Xabier Gurrutxaga izango ditu solaskide Joxe Juan Ugaldek. Gainera, Steilasen Kontseilu Nazionalaz hitz egingo dugu Ana Perezekin.

Larunbatean beteko da urtebete Luhusoko operazioa egin zutenetik. Zertan da bake prozesua? Galdera horri erantzungo diogu 'Goiz kronika' saioan. Gainera, Mikel Izagirre eta Xabier Gurrutxaga solaskideekin, Urkulluk Jaurlaritzan bete dituen 5 urteez ere ariko gara. Bestalde, Steilasen Kontseilu Nazionalaz hitz egingo dugu Ana Perezekin. Igandean, gainera, Orisoaingo Trufa Azokaren 16. edizioaren berri emango dugu.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, eguneko berri nagusien errepasoarekin. 08:00etan hasiko da albistegi nagusia, eta Steilasen Kontseilu Nazionalaz ariko gara. 08:30ean, solasaldian izango dira Mikel Izagirre eta Xabier Gurrutxaga.

Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, albiste nagusien errepasoa egingo dugu, eta Orisoaingo Trufa Azokari egingo diogu tartea. Jarraian, erreportajeen tartea izango dugu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia