Itxi

Goiz kronika asteburua

Asteburuan

Autogobernu batzordea, pentsiodunak eta Alemania, hizpide, 'Goiz Kronika'n

Larunbatean, Idurre Eskisabel eta Jexux Mari Mujika izango ditu solaskide Joxe Juan Ugaldek. Igandean, behar bereziak dituzten haurren gurasoen Pausoka elkarteko presidentearekin hitz egingo dugu.

Autogobernu batzordean aurkeztutako estatus politiko berrirako proposamenak, pentsiodunen haserreaz eta Alemanian gobernua osatzeko akordioak utzitako panoramaz hitz egingo dugu larunbatean 'Goiz kronika' saioan.

Igandean, bestalde, behar bereziak dituzten haurren gurasoen Pausoka elkarteko presidentearekin, Amaia Irazustarekin, hitz egingo dugu. Elkartea zertan ari den, zein zerbitzu eskaintzen duen eta zein behar dituen jakingo dugu.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan hasiko da albistegi nagusia, eta 08:30ean, berriz, solasaldian izango dira Idurre Eskisabel eta Jexux Mari Mujika.

Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, albiste nagusien errepasoa egingo dugu, eta Pausoka elkarteko Amaia Irazustarekin hitz egingo dugu. Jarraian, erreportajeen tartea izango dugu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia