Itxi

Hiri Gorrian

Loiola D'or, Donostian

Ez duzu turismo gidetan aurkituko, baina Loiola auzoan baino hobe inon ez

Donostiako Loiola auzoan badakite ondo pasatzen. Haien azken parodia da Loiola D'or, oporretarako ametsetako hiria. Pili Jauregi, Ander Edo eta Jon Urbieta bizilagunek oporretara eraman gaituzte.

  • Loiola

    19:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ez da Kontxako Badia, ez La Perla eta ez da Donostiako turismo-gidetan lehen lerroan agertuko, baina bertako bizilagunek mundial pasatzen dute. Haien azken ikus-entzunezkoa da Loiola D'or, baina ez bakarra. Aurretik, Loiola Belle Époque, Harriak eta Loiola X espedientea ere sortu eta grabatu dituzte. Arropa, jantzi eta apangarriak barne, Loiolako 13 auzo elkarteren laguntzarekin. Pili Jauregi, Ander Edo eta Jon Urbieta bizilagunek oporretara eraman gaituzte, 'Hiri Gorrian'.

 

 

>