Itxi

Hitza Jolas

Xalbador Txistuak

Orain 50 urte Xalbadorri txistu jo zioten eta Uztapide txapeldun izan zen

1967ko ekainaren 11a zen, Donostian,  Atano III, aurten 50 urte Xalbadorri txistuak jo zizkiotela eta Uztapide hirugarren aldiz txapeldun izan zela.

  • Hitzetik hortzera-1967ko txapelketa Xalbador

    Irudirik gabe

    29:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

1967ko ekainaren 11a zen, Donostian,  Atano III, aurten 50 urte Xalbadorri txistuak jo zizkiotela eta Uztapide hirugarren aldiz txapeldun izan zela. Alfontso Irigoienek aurkeztu zuen final hura. Hitza Jolas saioan Xalbadorren lagunak, familiakoak eta gertukoak  afera hari buruz hizketan…

Egun hartan Uztapide txapeldun eta Xalbador bigarren, jarraian  Lopategi,  Lazkaotxiki, Gorrotxategi, Arozamena, Garmendia eta  hurrengo hirurak postu berean jarri zituzten Mugartegi, Mattin eta Madariaga.